Merka2dasoan izen emateko epea zabalik
Merka2dasoa azokak uztailaren 5ean jarri du hitzordua Hondarribian. Bertan salmenta postua jarri nahi duten herritarrek hilaren 24 arteko epea dute izena emateko.

Uztailaren 5ean, 10:00etatik 14:00etara, egingo dute bigarren eskuko objektuen Merka2dasoa azoka Hondarribiko Arma Plazan. “Egoera onean dauden era guztietako objektuak” saltzeko aukera izango dute herritarrek: “kirol materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, antigoaleko gauzak, etab”. Haatik, ez dituzte produktu berri edo stocken salmentak onartuko, ezta bereziki azokarako egindako eskulan edo bitxien salmenta ere ez.
Zabalik dago dagoeneko salmenta postua eskuratzeko izena emateko epea, hilaren 24ra arte txinzerren webgunearen bidez egin daiteke. Postu partikularrak eta gordailu salmentarako gunea izango dira azokan, eta bertan, salmenta posturik ez dutenek haien produktuak uzten ahalko dituzte, antolatzaileek sal ditzaten.