Garraio publiko eta disuasio aparkalekuak jaietarako
Sanpedro eta Sanmartzial jaietarako Euskotren eta Lurraldebusek errefortzuak jarriko dituzte. Norabide berean, Udalak lau disuasio aparkaleku iragarri ditu.

Sanpedro eta Sanmartzial jaiak heltzear dira, eta jendetza handia aurreikusten du Udalak. Hori dela eta, garraio publikoa indartzeko asmoz, Euskotren eta Lurraldebusek ohiko zerbitzuari errefortzua emango diola jakinarazi dute. Webguneetan kontsultatu daitezke ordutegiak.
Norabide berean, eskola batzuetako aparkalekuak disuasio aparkaleku bilakatu dituzte jaietarako:
- Dunboako eskola hilaren 13ko 20:00etatik hilaren 15eko 12:00ak arte.
- Dunboako eskola hilaren 21etik uztailaren 1era, biak barne.
- BHI Santa Elena eta CEPA Bidasoaldea (Dunboako eskolaren ondoan) hilaren 21etik uztailaren 1era, biak barne.
- Lekaenea eskola hilaren 27tik uztailaren 2ra, biak barne.
- Beraketa kalea hilaren 20etik uztailaren 1era, biak barne, soilik ziklomotor eta motozikletentzat, Kolon pasealekuko espaloietan gelditze desegokiak saihestearen nahiarekin.
Ficobako aparkalekua, ordea, itxia egongo da barraka eta feriengatik.