Espainiako Kluben Ligako hirugarren jardunaldirako prest
BATeko emakumeek Ohorezko Mailako finala jokatuko dute igandean. Gizonezkoek, ordea, Ohorezko Mailarako igoera jokatuko dute larunbatean.

Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek igandean, hilaren 15ean, Sorian dute geltokia. Ohorezko Mailaren finala jokatuko dute, beraz, Espainiako lehen 8 klub hoberenen artean geldituko dira. Playas de Castellón, Diputación Valencia, Unicaja Jaén Paraíso Interior, Grupoempleo Pamplona, Alcampo Scorpio 71, Atlético San Sebastián eta Trops-Cueva de Nerjaren aurka jokatuko dute.
Emakumeen taldea:
- Carla Arwen: 100 metro
- Leire Martiarena: 200 metro
- Alazne Etxebarria: 400 metro
- Ainhoa Idoiaga: 800 metro
- Irati Erro: 1.500 metro
- Lucia Valero: 3.000 metro
- Uxia Pereira: 100 hesidun metro
- Alaine Aguerralde: 400 hesidun metro
- Douae Ouboukir: 3.000 oztopodun metro
- Naia Llorente: altuera jauzia
- Zuriñe Celis: jauzi hirukoitza
- Vitoria Briso: luzera jauzia
- Aslyn Quiala: pertika jauzia
- Goizane Garcia: pisu jaurtiketa
- Arielle Ngole: disko jaurtiketa
- Marta Mancebo: xabalina jaurtiketa
- Lissette Arreaga: mailu jaurtiketa
- Nerea Molina: 5 kilometroko martxa
Gizonak, Ohorezko Mailara igo nahian
Gizonek ere Sorian dute hitzordua asteburu honetan: larunbatean, hilaren 14an. Ohorezko Mailarako igoera jokatuko dute, eta bosgarren postua eskuratzeko helburua dute. A.D. Marathon, Atlético Salamanca, CAPEX, Alcorcón, Universidad de Oviedo, Hiru-Herri eta AA Catalunyaren aurka jokatuko dute.
Gizonen taldea:
- Iker Arozena: 100 metro
- Ander Garaiar: 200 metro
- Alejanro Per: 400 metro
- Ander Anglada: 800 metro
- Ibon Briñas: 1.500 metro
- Ander Aramendi: 3.000 metro
- Aitor Fernandez: 110 hesidun metro
- Ander Aristi: 400 hesidun metro
- Mikel Aramendi: 3.000 oztopodun metro
- Aritz Zuazo: altuera jauzia
- Oinatz Almagro: jauzi hirukoitza
- Luken Aizpurua: luzera jauzia
- Mario Estanga: pertika jauzia
- Gonzalo Tamayo: pisu jaurtiketa
- Bruno Cagigos: disko jaurtiketa
- Alejandro Esteban: xabalina jaurtiketa
- Unax Eraso: mailu jaurtiketa
- Rafael Torralba: 5 kilometroko martxa
Erreleboak
- 4×100 metro: Iker, Alex, Garaiar, Tirso
- 4×400 metro: Alejandro, Erik, Markel, Urko
Denboraldiaren itxiera
Ekainarekin batera, BAT Eskolak denboraldiari itxiera eman dio, 300 haurren parte hartzea izan ostean. “Entrenamendu, lehiaketa, esperientzia berri eta laguntasunez” betetako ikasturtea atzean utzita, hurrengo denboraldirako izena emateko epea irekia dago dagoeneko.