Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ANDONI GAZTELUMENDI ETA ELAIA IRIARTE

"Modu ona da hizkuntza zabaltzeko eta jendeak disfrutatzeko"

Ia bi urteko ibilbidea du Zker Bandek. 2023tik asko hazi dira. Iaz Altsasun eta Beran eman zituzten kontzertuak eta berriki Lekeition izan dira.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/06/06

Hondarribiko jaietako Arrantzale Egunean (irailaren 10ean) jotzeko sortu zen Zker Band elektrotxaranga, 2023an, garai batean Elektropatxarangak sortzen zuen giroa herrian berpizteko helburuarekin. Euskara zabaltzea eta herriko artistak saretzea ere dituzte helburu. 

Noiz eta nola sortu zen Zker Band?

ANDONI GAZTELUMENDI: Skubi taldeko partaideen bidez sortu zen. Ideia ona iruditu zitzaien herrian berriz ere elektrotxarangaren estiloa barneratzea. Herriko jaietan, irailaren 10ean, beti entzun izan dugu Elektropatxaranga, eta beren zikloa bukatu zenean, pare bat urtez ez zen halakorik egon. Beste mota bateko entretenimendua jarri zuten, baina herritarrek beste zerbait eskatzen zuten. 

Skubiko jendea eta beste zenbait partaide berri batu eta Zker Band elektrotxaranga sortu genuen, garai batean herrian zegoen giroa berpizteko helburuarekin. 2023ko jaietan hasi ginen. Aurtengo festetan, hortaz, bi urte egingo ditugu.

Zergatik ezberdindu nahi izan zenituzten bi taldeak?

ELAIA IRIARTE: Skubi soilik instrumentuak dituen talde bat da, ez dago ahotsik. Haizezko instrumentuak dira ahotsen melodiak egiten dituztenak. Ez genuen Skubin bertan ahotsik txertatu nahi izan, baizik eta talde edo elektrotxaranga berri bat sortu nahi izan genuen instrumentuek gauza sinpleagoak egiteko eta bien esentzia mantentzeko.

Nolakoak izan dira urte hauek? Denbora gutxian asko hazi zarete.

IRIARTE: Eboluzionatzen joan gara. Hasieran gure intentzioa zen Hondarribiko jaietan jotzeko txaranga bat izatea, ez genuen epe luzerako beste helbururik. Hondarribian jo eta listo. Baina aukera berriak zabaldu zitzaizkigun eta hainbat tokitan kontzertuak emateko aukera izan dugu. Orain ia bi urteko ibilbidea dugu, esperientzia irabazi dugu –pertsonalki eta talde moduan–, eta beste herri batzuk ezagutu ditugu. 

Taldekide asko zarete, nola moldatzen zarete guztiak elkartzeko?

IRIARTE: Psilocybenean entseatzen dugu, igandetan. Eskerrak elkarte hori dagoela, bestela hainbeste taldekide izanda ezinezkoa izango litzateke beste edozein tokitan entseatzea.

GAZTELUMENDI: Zkerren Skubin baino jende gehiago gara, eta beraz, aukera gehiago izaten ditugu. Orain gutxi taldekide bat kanpora ikastera joan da, eta saxofoi bat gutxiago izan dugu. Baina taldekide berriak beharraren arabera fitxatu ditugu, ez baitugu plantilla finko bat. Gure helburua da denak Zkerren parte sentitzea da, eta bakoitzak ahal duena eskaintzen du.

IRIARTE: Eman genuen lehen kontzertutik aurki emango dugun kontzertura taldekideak asko aldatu dira. Asko eta asko ikasturtean zehar kanpoan izaten dira, eta udan etortzen dira herrira. Guretzat kontzerturik garrantzitsuena irailaren 10ekoa da, herriko festetakoa, eta gainontzekoetan beharren arabera moldatzen gara eta askotan ezetz esan behar izaten dugu. 

Hondarribitik kanpo aritu zaretenetan, non izan zarete?

GAZTELUMENDI: Hondarribitik kanpo jo genuen lehen aldia Beran izan zen, iazko abuztuan. Urte berean Altsasun egon ginen, eta aurten Lekeition eta Hendaian jo dugu.

Beran eta Hendaian jo zenutenean hondarribiar asko mugitu ziren bertara. Babes hori gabe jo zenuten lehen aldian nola sentitu zineten?

GAZTELUMENDI: Urduri. Herriko jendea gurekin dagoenean berotasun hori sentitzen dugu. Familian egotea bezalakoa da. Guztiak ezagunak dira, eta bai jotzeko baita kantatzeko ere seguruago sentitzen zara. Erronka moduan hartu genituen eta jende berria ezagutu dugu.

IRIARTE: Altsasun jo aurretik publiko asko izatera ginen ohituak. Hondarribian jotzen dugunean ez gara kalean sartzen. Adin eta kuadrilla ezberdinetako jende askok ezagutzen gaitu.

Altsasuko jaietako azken egunean jo genuen eta hasieran publiko gutxi izan genuen. Guretzat arraroa izan zen. Goxotasun falta sumatzen zen.

Esperientzia positiboak izan al ziren?

IRIARTE: Bai. Azkenean jende asko etorri zen gurekin ajea pasatzera, eta Lekeition ere jende pila gerturatu zen. Harrera oso ona egin ziguten eta oso gustura egon ginen. 

Zker Banden musu-truk aritzen zarete. Hau da, jasotako dirua ez duzue zuen artean banatzen. Zerk motibatzen zaituzte?

GAZTELUMENDI: Musika da nire motibazioa. Oso modu eraginkorra dela iruditzen zait gure emozioak eta hizkuntza zabaltzeko. Sartu nintzen lehen momentutik banekien taldean jo nahi nuela; lagunekin egon eta jende berria ezagutu nahi nuen. Askotan dirua jasotzen denean lana bihurtzen da, eta niretzat musika ez da lana, bizitzeko modu bat da, esperientzia berriak bizitzeko modu bat.

IRIARTE: Entsegutara joatea bakarrik irabazi bat da niretzat. Oso gustura joaten naiz. Beno, uste dut denok oso gustura joaten garela. Oso ondo pasatzen dugu. Egia da zenbaitetan gogorra egiten zaigula igandetan geratzea, batez ere taldekideen erdia ajearekin dagoenean, baina elkartzearekin eta musika egitearekin soilik disfrutatzen dugu.

Hizkuntza aipatu duzu, Andoni. Euskarak zein toki du zuen taldean?

GAZTELUMENDI: Zkerren helburuetako bat hizkuntza zabaltzea izan da hasieratik, batez ere Hondarribian jo behar genuela jakinda. Denok dakigu Hondarribian ez dela euskara asko hitz egiten, edo galtzen ari dela. Orduan, uste dut modu ona dela hizkuntza zabaltzeko eta jendeak disfrutatzeko. Musika entzuten badute eta gutxienez kantak ikasten badituzte, horrekin ja euskara zabaltzen ari gara.

Alde horretatik, nola egiten duzue kanten aukeraketa?

IRIARTE: Kantak gure gustuen arabera proposatzen ditugu; jotzea gustatuko litzaizkigukeenak edota kontzertu batean funtzionatu dezaketenak. Eta horren arabera beti saiatzen gara oreka bat mantentzen euskarazko, gaztelaniazko edo ingelesezkoen artean. Gure errepertorioan denetarik dugu. Estilo eta hizkuntza ezberdinetako abestiak ditugu. Kontzertuetan izango dugun publikoaren arabera ere errepertorioa aldatu egiten dugu. Adibidez, azken kontzertua Hondarribiko Euskaraldiaren barruan egin genuen, eta beraz, abesti guztiak euskaraz izan ziren.

Hurrengo kontzertua noiz izango duzue?

GAZTELUMENDI: Hendaian joko dugu hilaren 14an. Enbata gaztetxekoek Futbol 7 txapelketa antolatu dute, eta bertan joko dugu.

Zuentzat zer da Zker Band?

GAZTELUMENDI: Herrian eta herritik kanpo sortzen den giroaren ikuspuntu berri bat da. Taldekideontzat elektrotxaranga beharrezkoa da; entzule eta taldekide moduan, musika bakoitzaren emozioak helarazteko oso modu egokia delako. Aldi berean, lagunekin ondo pasatzeko eta jende berria ezagutzeko aukera ematen digu. 

IRIARTE: Talde barruan lagun talde bat sortu dugu. Hasieran ez ginen gure artean ezagutzen, baina ordu asko pasa ditugu elkarrekin eta oso ondo moldatzen gara. Hortaz, Zker Band elektrotxaranga lagun talde bat da, eta herriari begira bultzada bat izan da herriko gazteak elkartzeko.

GAZTELUMENDI: Gainera, azken aldian herriko taldeekin sinergiak sortzen saiatzen ari gara. Euskaraldian, adibidez, Zker Band beharrean Psilocybeko elektrotxaranga gisa irten ginen, eta Koldo Emeryk abestu zuen. Beste behin, Gorka Sarriegirekin abesteko aukera izan genuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.