Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bakarrik egon nahi ez dutenentzako, Adinkide programa

Bakardade kasuak detektatu eta akonpainatzeko programa da Adinkiderena. Hainbat programa eskaintzen dituzte eta atzo egin zuten aurkezpen ofiziala.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/06/06

Adinkide Gobernuz Kanpoko Erakundeak gogoz kontrako bakardadearen kontra borondatezko lana egiten du Gipuzkoako hainbat herritan, baita Irunen ere. Atzo, lan honen aurkezpen ofiziala egin zuten Luis Mariano adinekoentzako udal gizarte zentroan eta bertan izan ziren Maite Peña, Gizarte Politiketako diputatua, Cristina Laborda alkatea, Josu Igiñiz Gizarte Ongizateko udal ordezkaria, eta Loles Diaz-Aledo Adinkideko lehendakaria.

Bakardadea pertsonen eremu pribatutik edo indibidualetik irteteko lana egiten du Adinkidek, hala azaldu du Diaz-Aledok. Gizartearen egiturazko arazo gisa ulertzen dute auzi hau eta boluntarioekin egiten dute lan. Adinkiderena ibilbide “sendo” eta “konprometitua” dela aitortu zuen Labordak eta lankidetza hau “funtsezkoa” dela adierazi du Irun “gizatiarragoa” eta”kohesionatuagoa” eraikitzeko. Igiñizek gaineratu zuen ekintzak behar direla Irungo ingurunearekin “harreman osasuntsuak” garatu daitezen. Peñak, berriz, osasun fisikoaz gain, pertsonen arteko lotura, afektua eta konpainia jarriko dituztela erdigunean adierazi zuen.

Osasunaen Mundu Erakundeak azaldu du bakardadea dela egun osasun publikoko arazo nagusienetako bat herritar guztientzat. Gizartea gero eta bakartiagoa eta zahartuagoa da eta datu soziodemografikoetan oinarritu dira adierazpen hauek egiteko. Hala, Espainiako Estatuko 5 biztanletik 1ek 65 urte baino g ehiago ditu, eta 2050. urtean 3tik 1 izango da. Irunera gerturatuta, hiritarren %23,6k dauka 65 urte baino gehiago, alegia, 64.255 biztanletik 15.168 adineko daude.

Boluntariotza

Programa 65 urtetik gorakoei begirako da, aktibo mantendu nahi duten pertsonentzat. Izena eman behar da parte hartzeko eta behin izena emanda, Adinkideko talde profesionalak elkarrizketa bat egingo die parte hartu nahi duen bakoitzari, eta horrela, programako kideek hautagai bakoitza ezagutu ahalko dute eta harekin kidetasuna eta auzotasuna partekatzen dituen pertsona aurkeztuko diote.

Bakardadearen maiztasuna eta intentsitatea murrizteko asmoz, boluntario bila dabil Adinkide. Parte hatzeko 18 urtetik gora eduki behar dira eta izena emateko Adinkideren orrialdera jo behar da, edota helbide elektroniko bat bidali edota 634 092 533 telefono zenbakira deitu. Adinkideko talde profesional atek elkarrizketa bat egiten die etorkizuneko boluntarioei.

Programak

Boluntario eta parte hartzaile bakoitzak nahi duen programetan parte har dezake. Honako hauek dira Adinkidek eskaintzen dituen aukerak:

  • Laguntza afektiboa. Adinkidek boluntario batekin konpainia edo laguntza afektiboa behar duen adineko pertsona elkartzen du, astero gutxienez bi ordu gera daitezen eta, horrela, adiskidetasun lotura bat ehuntzeko. Programa hau osasun eta/edo mugikortasun arazoak, etxetik bakarrik irteteko zailtasunak eta sare sozial eskasa dituzten adinekoentzat izaten da. Laguntza hori aurrez aurrekoa edo telefono bidezkoa izan daiteke. Baita egoitzetan ere.
  • Auzokideen arteko harremanak. Adinekoa bere ingurunean bizi den boluntario talde batekin elkartzen da, modu malguan sozializatzeko eta bakardadea prebenitzeko. Adinekoek profil autonomoagoa eta aktiboagoa izaten dute, eta ez dute astero bisitarik egin behar izaten.
  • Sozializazioa. Aurreko programetako parte-hartzaileak Adinkidek urtean zehar antolatzen dituen aisialdiko eta sozializazioko jardueretara ere gonbidatzen dira: askariak, auzoko topaketak, paseo osasungarriak, tailerrak, bisita kulturalak, Gabonetako jaiak eta tokiko ospakizunak, udako oporrak, etab. Taldeko jarduera horien bidez, parte-hartzaileek beren lagun sarea zabaltzea lortu nahi da, adinekoen eta boluntarioen autonomia eta parte hartze horizontala sustatzen duten taldeetan integratuz.
  • Dinamizazioa eta talde eragileak. Talde horien barruan, Adinkidek hainbat talde bultzatzen ditu, eta horietan parte hartzaileek parte hartzaile berriak hartzen, jarduerak antolatzen, telefono bidezko jarraipena egiten, bakardadea detektatzen, bulegoan laguntzen edo programak zabaltzen eta sentsibilizatzen ere lagun dezakete.

Harremanetarako kontaktuak

Informazio gehiago behar dituenak honako harremanetarako zenbakia hauek ditu eskura:

  • Jose Angel Palacios (Adinkide): 689 632 982 / komunikazioa@adinkide.org
  • Irungo Udala: Ekaitz Retamosa 722 26 86 89 / ekaitz.retamosa@irun.org
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: Estibaliz Ceberio 688 633 032/ eceberio@gipuzkoa.eus
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.