Erdi Aroko Azokak trafiko aldaketak eragingo ditu
Asteburuan, hilaren 7tik 8ra, izango da Hondarribiko Erdi Aroko Azoka. Kale Nagusia itxia egongo da, eta Alde Zaharreko trafikoan aldaketak egongo dira.

Asteburuan, hilaren 7 eta 8an, Erdi Aroko Azoka egingo da Hondarribian, Udaleko Turismo departamenduak antolaturik. Arma plazan, San Nikolas kalean, Bretxan, Gipuzkoa plazan, Denda kalean, Fraxkueneko Murruan, Apezpiku kalean, Bikario plazan eta Kasino Zaharreko jardinetan izango da azoka.
Hainbat trafiko aldaketa eragingo du honek. Batetik, Kale Nagusia autoentzako itxia egongo da ostiral arratsalde, larunbat eta igande osoan. Bestetik, Alde Zaharrera baimena duten autoak bakarrik ahalko dira sartu, eta bertatik ateratzeko Denda kaletik eta Juan Laborda kaletik ezkerrera joan beharko da.
Azokak bizilagunei sortzen dizkien eragozpenez jakitun, “barkamena” eta “laguntza” eskatu du Udalak.