Erraldoi, buruhandi eta zirkus kalejirak girotuko dituzte jaiak
Hilaren 16tik 28ra bitartean erraldoi, buruhandi eta zirkus kalejirak auzoz auzo igaroko dira. Bidasoko Erraldoiak, Irungo Atsegina, Ondare Kultur Elkartea eta A&B Showsen ateko lankidetzari esker aterako da aurrera ekimena.

Jaiak iristear direla, aurtengo ediziorako berrikuntzetako bat jakinarazi du Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Kultura arloko ordezkariak: erraldoiak, buruhandiak eta zirkus kalejira ibiliko dira auzoz auzo jai giroa zabaltzen. Hilaren 16tik 23ra egunero ibiliko dira auzoetan, eta hilaren 28an egingo dute azken emanaldia.
Aurreko urteetan hilaren 21, 23 eta 28an egin izan baldin bada ere, egitaraua 16tik 22rako astera zabaltzea berrikuntza da. Hala, jaien aurretiko Fangoriarekin kontzertua jaien hasiera ofizialarekin lotuko dutela azaldu du Alzagak.
- Hilaren 16a: Zirkus kalejira, Puiana eta Urdanibian. 18:30ean, A&B Showsen eskutik.
- Hilaren 17a: Erraldoiak eta buruhandiak, Behobia eta Artian. 18:30ean Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik.
- Hilaren 18a: Zirkus kalejira, San Migel eta Anakan. 18:30ean, A&B Showsen eskutik.
- Hilaren 19a: Erraldoiak eta buruhandiak, Oñaurre eta Belaskoenean. 18:30ean, Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik.
- Hilaren 20a: Zirkus kalejira, Larreaundi eta Lapitzen. 18:30ean,A&B Showsen eskutik.
- Hilaren 21a: Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran hiriaren erdialdetik. 18:30ean, Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik.
- Hilaren 22a: Erraldoiak eta buruhandiak, Arbesen. 18:30ean, Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik.
- Hilaren 23a: Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran hiriaren erdialdetik. 18:30ean, Bidasoko Erraldoiak elkartearen, Irungo Atseginaren, Peña Poteo txarangaren eta Dultzaineroen eskutik.
- Hilaren 28a: Erraldoiak eta buruhandiak hiriaren erdialdetik. 18:00etan, Irungo Atseginaren, Oldarte Kultur Elkartearen, Irungo Txistulari Taldearen eta Peña Poteo txarangaren eskutik.