Hogei domina irabazi dituzte BATeko absolutuek Gipuzkoako Txapelketan
BATeko absolutuek hogei domina irabazi dizute asteburuan Gipuzkoako Txapelketan, hamaika gizonek eta bederatzi emakumeek. Haurren Eskolarteko Txapelketa ere izan da asteburuan, banaka eta taldekakoa.

Anoetako miniestadioan jokatu dute Gipuzkoako Txapelketa Bidasoako Atletiko Taldeko absolutuek. Hogei domina eskuratu zituzten guztira, hamaika gizonek eta bederatzi emakumeek.
Gizonen emaitzak:
- Ander Anglada: 800 metro 1:53,79 minutuan. Gipuzkoako txapeldun.
- Alai Cabello: 800 metro 1,54,66 minutuan. Bigarren postua.
- Unax Eraso: 45,58 metroko mailu jaurtiketan.
- Mario Estanga: 4,60 metroko pertika jauzia. Denboraldiko bere marka hoberena.
- Luken Aizpurua: 7,13 metroko luzera jauzian. Marka pertsonal hoberena.
- Aritz Zuazo: 1,85 metroko altuera jauzia. Txapeldunordea.
- Juan Errandonea: 14,04 metroko jauzi hirukoitza. Bigarren postua.
- Urko Navarro: 400 metro 50,46 segundoan. Bigarren postua.
- Jon Matey: 1,80 metroko altuera jauzia. Hirugarren postua.
- Iñigo Lozano: 400 metro 51,48 segundoan. Hirugarren postua.
- Egoitz Miquelarena, Jon Gajate, Markel Garrancho, Eñaut Arburu: Erreleboen 4×100 metro 43,62 segundoan. Bigarren postua.
Emakumeen emaitzak:
- Leire Martiarena, Alazne Garrido, Laia Olaskoaga, Alaine Aguerralde: Erreleboen 4×100 metro 46,79 segundoan. Txapeldunak.
- Lorea Cabezon: 5.000 metro 20:57,89 minutuan.
- Alaine Aguerralde: 400 hesidun metro 1:01,51 minutuan.
- Noa Garcia: 1,57 metroko altuera jauzia. Bigarren postua.
- Leire Martiarena: 200 metro 25,23 segundoan. Bigarren postua.
- Eider Alzaga: 400 hesidun metro 1:04,55 minutuan. Hirugarren postua.
- Izaskun Sanz: 800 metro 2:17,74 minutuan. Hirugarren postua.
Haurren Euskadiko Eskolarteko Txapelketa
Absolutuen Gipuzkoako Txapelketaz gain, haurren banakako eta taldekako Euskadiko Eskolarteko Txapelketa ere izan da asteburuan, Gasteizen. BATeko nesken taldeak Euskadiko txapela irabazi zuen; mutilen taldeak, ordea, bigarren postua lortu zuen, Euskadiko txapeldunordea geldituz.
Nesken emaitzak:
- Amane Arruabarrena: 4,66 metroko luzera jauzia. Euskadiko txapelduna.
- Ane Placeres: 80 metro lau 10,74 segundoan, hirugarren postua. 150 metro 20,22 segundoan, txapeldunordea.
- Gabrieli Lopez: 500 metro 1:33 minutuan. Seigarren postua.
- Nora Gonzalez: 80 hesidun metro 14 segundoan. Bigarren postua.
- Sulaf Malna-Hasan Sorondo: Altuera jauzian hirugarrena.
- Eider Redondo: 6,84 metroko pisu jaurtiketa. Bosgarren postua.
- Maren Martin: 1.000 metro 3:16 minutuan. Bigarren postua.
- Ane Placeres, Gabrieli Lopez, Amane Arruabarrena, Maren Martin: Erreleboen 4×80 metro 41,80 segundoan. Euskadiko txapeldunak.
Mutilen emaitzak:
- Adur Errazkin: 1,64 metroko altuera jauzia. 3.000 metro 10:39 minutuan, hirugarren postua.
- Yuxuan Zhu: 5,47 metroko luzera jauzia. Txapeldunordea.
- Kaiet Arruabarrena: 80 metro lau 9,99 segundoan. Bigarren postua.
- Aiur Martin: 80 hesidun metro 14,54 segundoan. Bosgarren postua.
- Ibai Erguin: 1.000 metro 3:16 minutuan. Bosgarren postua.
- Eñaut Aguilar: 500 metro 1:19 minutuan. Laugarren postua.
- Adur Muñoz: 10,14 metroko pisu jaurtiketa. Bigarren postua.
- Yuxuan Zhu, Kaiet Arruabarrena, Aiur Martin, Adur Muñoz: Erreleboen 4×80 metro 40,44 segundoan. Hirugarren postua.