Igandetik aurrera jarriko dute martxan udako TAO zerbitzua
Ekainaren 1ean hasi eta abuztuaren 31 arte iraungo du neurriak. Hondartza eta inguruan izango du eragina.

Igandean, ekainaren 1ean, jarriko da udako TAO zerbitzua martxan, abuztuaren 31 arte iraungo duena. Hondartza eta inguruan izango du eragina, Ramon Iribarren, Europa, Minatera eta Foru kaleetan, hain zuzen ere. Astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara jarri beharko da TAOa.