Alarde Publikoak jaietarako egitaraua prest du
Konpainia berri batekin ospatuko ditu jaiak aurten Alarde Publikoak. Entseguez gain, egitaraua zabala prestatu du ekainaren 28tik 30era arte.

Aldarrikapenez josita iritsiko dira aurten ere Irungo jaiak. Izan ere, “berdintasuna jaiaren eta erritualaren muinean txertatuta” duen jaia antolatzeari ekion dio Alarde Publikoak. Hala ere, erantzukizuna Udalak hartu beharko lukeelakoan, Udal Alarde bat antolatzeko eskatu diote alkateari. Eskakizuna ez dela berrikuntza bat azpimarratu dute, are gehiago, “Alardea bera bezain tradizio zahar eta errotua da Alardea Udalak antolatzea”.
Gainera, Alarde Publikoa berrikuntza batekin iritsiko da aurtengo jaietara: Meaka konpainiarekin. Auzokideen artean konpainia sortzearen ideia “aspaldikoa” izan arren, “2024ko Sanmartzialen ostean, argi eta garbi ikusi zuten hau egi bihurtzeko nahia eta beharra zegoela”. Alardearen batzordetik “zorionak” eta “eskerrak” eman nahi izan dizkiete meakarrei.
Ekainaren 18an hasi eta 27 arte iraungo dute entseguek ohiko tokietan. Horren ostean, ekainaren 28tik 30era egitarau zabala ondu du Alarde Publikoak.
Aldizkari osoa ikusteko baliatu esteka hau (PDF artxiboa jaitsiko da).
Ekainak 28
- 20:00etan ibilbidea Urdanibia plazatik.
- 20:15ean Aurkezpena Junkal plazatxotik.
Ekainak 29
- 11:45ean munizio eta banderatxoen ematea Urdanibia plazan.
- 16:00etatik 19:40era arma ikuskatzea ohiko lekuetan.
- 20:00etan herriari buelta Peña kaletik.
- 21:00etanBanda eta Danborradaren entsegua Urdanibia plazatik.
Ekainak 30
- 05:45ean Alborada Erromes plazan.
- 06:00etan Diana Junkal plazatxoan.
- 10:20ean Alardea San Martzial kalean.
- 17:10ean Alardea Santa Elena kalean.