Ezezagunok antzerki elkarteak egingo du jaietako agur ofiziala
Irabazi asmorik gabeko antzerki talde amateurra da. Antzerki Elkarteak jasotako sari guztiak ikusita argi izan zuen Irungo Udalak izendapena.

Ezezagunok Antzerki Elkartea irabazi asmorik gabeko antzerki talde amateurra da. Ana Perezek, Miren Etxeberriak eta Luisma Morenok sortu zuten 2007an, eta urteetan egindako lanari esker inklusioaren, lanaren eta konpromisoaren eredu bihurtu da.
Elkarteak jasotako sari guztiak ikusita eta egindako lana balioan jartzeko asmoz, Irungo Udalak 2025eko sanpedro eta sanmartzialetako agur ofiziala egiteko hautatu ditu.
“Hemezortzi urte bete dituen honetan, merezi du errekonozimendu hau. Urte hauetan guztietan, oztopoak eraistea eta inklusioaren bidean aurrera egitea izan da Ezezagunok Antzerki Elkartea osatzen duten pertsona guztien lorpen nagusia, eta ezezagun maite hauek ez dira ezezagunak dagoeneko: Irun osoaren errekonozimendua merezi dute”, adierazi du Cristina Laborda Irungo alkateak.
Pregoia emateko ekitaldia ekainaren 23an izango da, San Joan eguneko sua piztu aurretik, udaletxeko balkoian.
Taldea Aritz Hernaandezek, Haritz Garciak, Maria Angeles Fernandezek, Miguel Kubatek, Mikel Fizek, Naiara Oronozek, Rafa Benitezek, Aitor Asensiok, Amaia Fernandezek, Connie Vidalek, Igone Urkaregik, Javi Santanok, Jessica Mateosek, June de la Fuentek, Koldo Iñarrak, Marina Cordonek, Markel Mariezkurrenak, Marta Oronozek, Rebeca Lorenzok, Sergio Bernek, Jon Roncerok eta Jon Caverok osatzen dute.