Solas Jolaseko inskripzio epea luzatuta, plaza libreengatik
Hamahiru plaza geratu dira libre Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan dauden haurrentzat. Inskripzioak bihartik (hilak 28) etzira egin daitezke.

Euskara zerbitzuak jakinarazi du Solas Jolas udaleku irekietan inskripzioa egiteko epe berezi bat zabalduko dutela. Izan ere, plaza gutxi batzuk geratu dira libre eta aukera hau probestu nahi dutenek ez dute zertan aurreinskripzioa eginda eduki beharko.
Plaza libre guztiak Lehen Hezkuntzako bigarren ziklokoentzat dira, hau da, 3. eta 4. mailako haurrentzat. Guztira hamahiru plaza dira bete ez direnak. Hain zuzen, uztailerako bost plaza geratu dira libre, horietako bi Lekaenean eta hiru Txingudi ikastetxean; aldiz, abuzturako, zortzi plaza geratu dira libre guztiak Lekaenean. Gainontzeko plaza guztiak bete egin dira.
Izen ematea
Inskripzioa egin nahi dutenek mezu bat bidali behar dute Euskara sailera. Mezuak, hilaren 28ko 09:00etatik aurrera jasoko dituzte eta hilaren 29an itxiko dute mezuak jasotzeko epea. Bidali behar dituzten datuak honako hauek dira: haurraren izen abizenak eta harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat. Hurrenkera kronologikoan erantzungo dituzte eta geroago saila harremanetan jarriko da eskariak egin dituztenetik.