Gipuzkoako Txapelketarako beroketa Mutrikun
Larunbatean jokatu zen Mutrikuko Udalaren bandera. Hondarribia bosgarren izan zen, San Juan zazpigarren, San Pedro hamahirugarren eta Hibaika hamabosgarren.

Larunbatean izan zen jokoan sasoiko lehen estropada ofiziala, Mutrikuko Udalaren XXIV. Bandera. Gizonen traineruek parte hartu zuten soilik, eta Oarso Bidasoko lau ordezkari izan ziren bertan. Lan diskretoa egin zuten. Igandean, ekainaren 1ean, izango dute haiek eta emakumeen traineruek denboraldiko lehen txapelketa jokoan: Gipuzkoako Traineru Txapelketa izango da, goizez, Orion.
Mutrikukoan Donostiarra izan zen garaile 20.01eko denborarekin. Haren atzetik Orio, Zierbena eta Getaria sailkatu ziren. Oarso Bidasoko lehena Hondarribia izan zen, bosgarren (20.18). Isuntza seigarrenaren ondoren gelditu zuek kronoa San Juan zazpigarrenak (20.32).
Atzerako joan behar San Pedrok eta Hibaikak egindakoa aztertzeko. Libia traineruak hamahirugarren postuan bukatu zuen estropada (20.59), eta errenteriarrek, berriz, hamabosgarren postuari eutsi zioten (21.07).