Harpidedun berrien Hamaikakoa du HITZAk
Arrakastaz bukatu du HITZAk 'Hamaika harpidedun sari!' kanpaina. Harpide berriek sari ederrak jaso dituzte.

Esukaraldiaren olatua baliatuz, harpidedun berrietara iristeko kanpaina abiatu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk, Hamaika harpidedun, 11 sari! izenburupekoa. Helburua, xumea: Euskaraldia bitartean, hau da, maiatzaren 15etik 25era, HITZAkideen komunitatea indartzea 11 kide berrirekin. Horren trukean, harpidedun egin direnek sari berezia izango zuten aukeran.
Bada kanpaina arrakastarekin bukatu da. 11 harpidedun berri ditu HITZAk. Tokiko euskarazko hedabidearekin bat egin duten kopurua handitu, eta Euskaraldiaren xedeetakoa zen euskarari bultzada emateko asmoak beste olatutxo bat izan du HITZAkide egin direnei esker. Eskerrik asko, beraz, gure egitasmoaren jarraitzaile egin zaretenoi.
Honakoak dira harpidedun berriak, eta egokitu zaizkien sariak:
- EUSKARALDIAren kamiseta eta taza: Sergio Muriel Boutry.
- HIRU T´ERDI KAFETEGIAn gosari osoa bi pertsonarentzako: Marta Nazabal Kazabon.
- KOSMOS TATTOOn kontsumitzeko 30 euroko bonua: Isa Gonzalez eta Iosu Lopez Niño.
- IRATI ESTETIKA ZENTROAn saioa: Beatriz Perez Martinez.
- PACHECO IZETAko lore sorta: Ainara Zapiain Agirre.
- TXIRRINDORen masajea: Haritz Casabal Pikabea.
- BLACK IRUDI FAKTORIAn familia erretratua: Maritxu Oiartzun Minguez.
- OTORDU PLATER PRESTATUetarako 40 euroko bonua: Aritz Jimenez Kröbel.
- BELARRAK EKODENDAko produktuen saskia: Marta Galparsoro Caldera.
- KALIMA ARROPA DENDAn kontsumitzeko 50 euroko bonua: Cristina Loro Loro.
- HONDAR JATETXEAn asteburuko menua bi pertsonarentzako: Karmele Ugalde Arcenillas.