Iritsi da Euskaraoke herrikoiaren eguna
Euskaraz arnastu, hitz egin, gozatu eta batez ere kantatzeko eguna da gaurkoa. Taldeen hurrenkera prest dago jada.
Heldu da Hondarribian Euskaraldiaren baitan prestatu duten egun handia. Euskaraoke herrikoiaren eguna da gaurkoa; euskaraz arnastu, hitz egin, gozatu eta kantatzekoa. Guztia prest dute antolatzaileek. Blagan paellerei su emateko eta herritarren sabelak bapo betetzeko prest dago eta mikrofono zein bozgoragailuak herritarren grina lau haizetara zabaltzeko prest daude.
Gaur arratsaldeko 16:00etan hasiko da Euskaraokea Maria Madalena Plazan, eta dagoeneko taldeen txandak prest dituzte. Lehen eta Haur hezkuntzetako ikasleen txanda izango da lehenik (18:00ak arte), ondoren, irakasleena, eta segidan, bela eskolakoak, euskaltegikoak, blagan elkarteko kideak…
Herritar guztiek izango dute txokoa Euskaraoke herrikoian. Oholtza gainean ez bada, plazaren behekaldetik ere kantatzeko aukera izango baita. 8 orduko maratoian zehar, gainera, zenbait hutsune daude oraindik. Talderik animatzen bada, beraz, momentuan apuntatzeko aukera izango da.
Ikus hurrenkera: