Erdi Aroko osagaiekin egindako pintxo onena aukeratzeko lehiaketa, abian
Hilaren 23tik ekainaren 1era dastatu ahal izango dituzte herritarrek. Bozkatzeko liburuxkako kupoia establezimenduetako edo turismo bulegoetako kutxetan sartu behar da.

Ekainaren 7 eta 8ko asteburuan egingo den Erdi Aroko azokaren testuinguruan, Udalak Erdi Aroko Hirien Sarearekin elkarlanean XVI. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa antolatu du.
Lehiaketan parte hartuko duten taberna eta jatetxeek erdi aroan Iberiar penintsulan eskura zitezkeen osagaiak soilik erabiliz prestatutako pintxoak kozinatu dituzte eta herritarrek hilaren 23tik (gaur da) ekainaren 1era dastatu ahal izango dituzte.
Aurtengo edizioan, Enbata, Gran sol, Hondar, Batzoki, Tatapas, Danontzat, Mika eta Badia establezimenduak lehiatuko dira. Epaimahaia, berriz, Leire Etxaide Botika Agroaldeko ordezkariak, Gorka Txapartegik eta Gonzalo Busto sukaldariak izango dira.
Pintxo irabazlea sortzen duten profesionalek urrian Almazan egingo den Erdi Aroko Pintxoen eta Estalkien Nazioarteko XVII. Lehiaketan parte hartuko du eta herri epaimahaiak hautatutako pintxoaren sukaldariak sari bat jasoko du.
Hortaz gain, herri epaimahai gisa parte hartzen dutenek saria izan dezakete. Zozketa baten bidez pintxo eta edarien dastaketa irabazi ahal izango dute, eta 50 euro bale bat herri epaimahaiaren pintxo onenaren saria irabazten duen establezimenduan gastatzeko.
Bozkatzeko liburuxkan agertzen den kupoia establezimenduetako edo turismo bulegoetako kutxetan sartu behar da, pintxo gustukoenaren establezimenduaren izena adierazita, ekainaren 1a baino lehen. Liburuxkek gutxienez hiru zigilu izango beharko dituzte.