Trafiko mozketak asteburuan
Northfit Irun lehiaketa eta Alardealdiagatik trafiko mozketak egongo dira, eta autobus zerbitzu batzuk bertan behera geldituko dira. Ibilgailu pribatua erabili behar dutenei lehenagotik planifikatzeko eskatu die Udaltzaingoak.

Larunbaterako, hilaren 24rako, Northfit Irun crossfit lehiaketa antolatu dute 08:00etatik 15:30era San Martzial kalean, trafikoan aldaketak eraginez. Zirkulazioan hiru minutuko aldizkako etenak egongo dira, beraz, trafikoa motelduko da. Autobusek gainerako egunetako zerbitzu bera emango dute, baina, mozketa egokituz gero baliteke atzerapena izatea.
Igandean, ordea, Alardealdia izango da Irunen. Honek hurrengo trafiko aldaketak eragingo ditu:
08:30etik 09:30era arte:
- Itxi egingo da Santa Elena karrikatik Urdanibia plazara sartzeko bidea, ekitaldiaren hasieran izango den jendetza irten dadin.
- Korrokoitz karrikatik Urdanibia plazarako irteera itxita egongo da; kale horretako egoiliarrak bakarrik sartu ahal izango dira.
09:00etatik aurrera:
- Blaia ibilbideko jaitsiera itxiko da, hilerriko biribilgunetik, eta ibilgailuak igo bakarrik egin ahalko dira. Autobusen ibilbidea baina, ez da aldatuko.
09:30etik aurrera:
- Zirkulazioaren arintasunak eta oinezkoen segurtasunak hartarako aukera ematen duten bitartean, Uranzu karrika ibilgailuen zirkulaziorako irekita egongo da San Martzial karrikarako noranzkoan.
- Santa Elena karrikatik datozen ibilgailuak Larreaundirantz bideratuko dira. Autobusen ibilbidea baina, ez da aldatuko.
- Antolatzaileen ibilgailuak sartu ahal izango dira Urdanibia plazaren albo batera, Korrokoitz karrikatik gertu dagoenera.
- Korrokoitz karrika itxita egongo da Udanibia plazarantz.
- Baldin eta jende asko pilatu delako arriskuan jartzen bada zirkulazioaren arintasuna edo bide-segurtasuna, Santa Elena eta/edo Uranzu karrikak ere moztu egingo dira, eta ezingo da Urdanibia plazara sartu.
- Autobusak ere ezingo dira ibili plazan, eta ibilbidez aldatu beharko dute.
- Nolanahi ere, Ama Birjina Mirarietakoa kalean bertakoak bakarrik sartu ahalko dira, Jesus eta Prudencia Arbide karriken arteko bidegurutzetik. Han, antolatzaileek antolatuko dute sarbidea.
Autobus zerbitzuan aldaketak
Igandean, Alardealdi egunean, lehen, bigarren eta hirugarren lineek ohi bezala funtzionatu arren, laugarren lineak aldaketak jasango ditu:
- 08:15eko irteeratik 09:15 aldera arte: bertan behera geratuko dira SJ Langileko eta Urdanibia plazako geralekuak.
- 09:30etik aurrera: zirkulazioaren arintasunak eta bide-segurtasunak hartarako aukera ematen duten bitartean, ohiko ibilbidea egingo dute autobusek. Ezin bada, zerbitzurik gabe geratuko dira SJ Langileko eta Urdanibia plazako geralekuak.
Asteburuan ibilgailu pribatua erabili behar dutenei lehenagotik planifikatzeko eskatu die Udaltzaingoak.