Kultur eskaintza oparoa auzoz auzo
Auzoetako Kultur Agendak jarduera ugari ditu asteburu honetan, San Migel, Artia eta Uztarri Ona auzoetan.

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak egitarau zabala osatu du astebururako auzo elkarteekin lankidetzan, Auzoetako Kultur Agendaren baitan. Larunbat eta igandean San Migel, Artia eta Uztarri Ona auzoetan zenbait jardueraz gozatzeko aukera egongo da.
Hilak 24, San Migel
- Eskulanen eta garapen kognitiboaren tailerra (7-12 urte): totem bat eraikiko dute, parte hartzaile bakoitzaren diseinuarekin.
- Ordua: 10:30-12:00
- Lekua: san Migeleko zentro soziala (Javier Esteban Indart 8).
Hilak 24, Artia
- Artiako adinekoen eguna:
- Egunaren lehen ordua: Irungo Atsegina Txarangak auzotik egingo duen ibilbidea.
- 14:00: bazkaria auzo elkartean
- 16:30-19:00, gutxi gorabehera: dantzaldia, Remember taldearen eskutik.
Uztarri Ona
- Hilak 24, larunbata:
- 11:00-18:00: Gaztelu puzgarriak.
- 12:30-14:00: Herri kirolak.
- 14:30: Herri bazkaria.
- 16:00-18:00: Bingo musikatua.
- 20:00: Udal Bandaren emanaldia.
- 22:00-01:00: DJa eta herri afaria.
- Hilak 25, igandea:
- 12:00-14:00: Grafiti tailerra.
- 17:30-18:30: Pailazoen emanaldia.