Haurrentzako kale "seguru eta irisgarrien" alde, ekitaldia Belaskoenean
Europa osoan egingo dute 'Streets for kids' ekitaldia ostiralean, eta Belaskoenea ikastetxea ere ekimenera batu da. Hilaren 23an, 14:45etik 16:15era egingo dute ekitaldia, Marinelen kalean.

Ostiralean, hilaren 23an, Streets for kids ekitaldiak egingo dituzte Europa osoan zehar, tartean Irunen, Belaskoenea ikastetxeak bat egin baitu. Haurrentzako kale “seguru” eta “irisgarriak” lortzeko helburua du ekimenak, baita “ikastetxeen inguruko kaleak aisialdirako eta kutsadurarik gabeko tokiak izatea” ere.
Ostiralean 14:45etik 16:15era Marinelen kalean egingo dute ekitaldia, “zirkulaziorako itxia” eta “autorik gabeko kalea” baita.