Garraiolari bat zendu da Irunen
Lanerako prestatzen ari zen kamioaren aldamenean topatu dute hilik Transdipe SL enpresako langilea.

Garraiolari bat zendu da Irunen. LAB sindikatuak gaur eman du heriotzaren berri, eta jakinarazi herenegun goizaldeko 06:30ean izan zela gertakaria. 67 urte betetzear zen garraiolaria, lanerako prestatzen ari zen kamioaren aldamenean aurkitu zuten hilik. Kamioia martxan zegoela azaldu du LABek, atea irekita, eta zantzu guztien arabera heriotza ez traumatiko bat izan daitekeela gaineratu du sindikatu abertzaleak.
Hildako langilearen senide, lankide eta gertukoei elkartasuna adierazi die sindikatuak. Gogor salatu du garraio sektorearen prekarizazioa handituz doala etengabe, “horren adibide latza da asteleheneko heriotza, S.S langileak datorren hilean 67 urte beteko bailituzke”.
Adin horrekin lanean jarraitu behar izatea ez dela onargarria adierazi du LABek, “are gehiago horrelako jarduera arriskutsu batean”, eta prekariazaizoari mugak jartzeko galdegin dio administrazioari, “erretiro adina jaitsita lehenik”. Garraiolarien sektorean heriuotza traumatikoen presentzia altuagoa izatea ere ez dela ausazkoa ere esan du, “horren atzean estresa, lan karga, erritmoak, eta finean, bizitza osasuntsua eramateko zailtasunak baitaude”. Eskaera argia sindikatuak egin duena, “horiei aurrea hartzeko neurriak hartu behar dira, eta gobernuek dute giltza horretarako”.
Osalani ere egin dio erreferentzia sindikatuak, “Osalan bezalako erakundeek plan antzuak egiten dituzte, eraginkorra izango den neurri bakar bat ere eskaini gabe. iritsi da garaia politika horiek iraultzeko”.
Irunen hildako garraiolariarekin 20 langile hil dira Euskal Herrian urtea hasi zenetik, horietatik bederatzi garraiolariak.
LABek dei egin du lan osasuneko intersindikaletik heriotza horren aurrean antolatuko den mobilizazioan parte hartzeko. Elkarretratzearen eguna eta lekua zehaztu gabe direla oraindik azaldu du sindikatuak; horrren berri izan bezain pronto jakinaraziko du HITZAk.