'Ekosistema Burujabeak' lanaren aurkezpena, ostiralean
'Burujabetza ekonomikorik gabe ez dago burujabetza sozialik: gure ekosistema propioak eraikitzeko garaia da' hitzaldian aurkeztuko du Iker Eizagirre Zufiaurrek lana. Ostiralean, hilaren 23an, Palmera Monteron izango da solasaldia, 11:00etatik 13:00etara.

Euskal Herriko zenbait esperientzia ikertu ditu Hiritik At kooperatibak Burujabetza ez da helburu bakarra, baizik eta prozesu kolektibo bat: baliabideen eta erabakien gaineko kontrola berreskuratzeko bidea lanerako. Lurraldez lurralde burujabetzaren aldeko ekosistemak sortzen ari direla ondorioztatu dute, nagusiki “munizipalismo, herrigintza eredu berritu eta Ekonomia Sozial Eraldatzailetik” abiatuta.
Azterketaren emaitzak Bidasoan nola lurreratzen diren ulertzeko Burujabetza ekonomikorik gabe ez dago burujabetza sozialik: gure ekosistema propioak eraikitzeko garaia da hitzaldia emango du Iker Eizagirre Zufiaurrek. Eskualderako hainbat gako proposatuko ditu: “aliantza publiko-komunitario-kooperatiboak sustatzea, oinarrizko ondasunen kudeaketa burujaberako; ekonomia sozial eraldatzailea lurraldearen auto antolakuntzaren zerbitzura jartzea; tokiko gaitasun instituzionalak garatu eta sakontzea, erabakimena bertan geratzeko; eta azkenik, herrigintza berritu bat artikulatzea, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriz”.
Gai ugari landu dituzte dagoeneko Bidasoaldeko ESE Foroetan, eta oraingoan ekosistema burujabeen txanda da. Ostiralean, hilaren 23an jarri dute hitzordua, Palmera Montero gunean. 11:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da.