Adimen artifiziala, sortzaileen eguneroko lagun
'Adimen Artifiziala Kultura eta Sormenerako - Eguneroko kudeaketa eraldatzeko tresnak' hitzaldia antolatu zuten hilaren 15ean Bidasoa Bizirik eta Basque District of Culture and Creativityk. Eskualdeko kultur eta sorkuntzako profesionalak gerturatu ziren adimen artifiziala "eguneroko lanean nola txerta daitekeen modu praktiko eta eraginkorrean aztertzera".

Adimen artifiziala sortzaileek “eguneroko lanean nola txerta” dezaketen azaltzeko hitzaldia antolatu zuten Bidasoa Bizirik eta Basque District of Culture and Creativityk hilaren 15ean, Adimen Artifiziala Kultura eta Sormenerako – Eguneroko kudeaketa eraldatzeko tresnak izenekoa. Bidasoaldeko kulturgintza eta sorkuntzako profesionalak gerturatu ziren hitzaldira, “adimen artifiziala eguneroko lanean nola txerta daitekeen modu praktiko eta eraginkorrean aztertzeko”.
Nuria Alzagak, Bidasoa Bizirikeko presidenteak, adimen artifiziala dagoeneko “ez dela urruneko kontzeptu bat, baizik eta denon eskura dagoen tresna bat” zehaztu du, eta sorkuntzaren sektorea horretara egokitzeko prest dagoela iruditu zaio, “jardunaldi honek izan duen harrera bikainagatik”. “Prozesuak optimizatzeko, sormenari denbora gehiago eskaintzeko eta benetako datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko aukera ematen duten” eta adimen artifiziala erabiltzen duten aplikazio batzuk aurkeztu zitzaizkien parte hartzaileei.
We are Clickerseko Leire Legarretak kulturgintza eta sorkuntzan adimen artifizialak duen rola azaldu ostean, Irene Intxausti eta Diego Urruchik Tekla eta MediaAttack enpresen kasuak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren. Azken saioan parte hartzaileek adimen artifiziala erabiltzeko aukera izan zuten, egunerokoan baliagarriak izango zaizkien tresna batzuk erabiltzen ikasteko.