'Faisaien irla' filmaren emanaldi berezia eskainiko dute bihar
Euskaraldiak antolatu du saio hau eta azken solasaldi-emanaldia izango da. Bi sarrera ere zozkatuko dituzte. Mendibil zinema aretoetan proiektatuko da, 20:15ean.

Zinema aretoetan laugarren astea beteko du Faisaien irla pelikulak eta bigarren emanaldi berezi bat antolatu du Euskaraldiak biharko (hilak 21) Mendibil zinema aretoetan. Emanaldia 20:15ean hasiko da eta Asier Urbieta filmaren zuzendaria bertan izango da. Zuzendariak aurreratu duenez, azken solasaldietako bat izango da biharkoa eta kontent agertu da Urbieta orain arte pelikulak egindako ibilbidearekin: “oso ondo joan da”. Guztira 10.000 pertsonatik gorak ikusi dute dagoeneko.
Gaur, gainera, bi sarrera zozkatuko dituzte bertaratu ahal izateko. Zozketan parte hartzeko, Euskaraldiaren Instagram kontuari adi egoteko eskatu dute antolatzaileek, 14:00etan jakinaraziko baitute nola parte hartu zozketa horretan. Bestela ere, sarrera erosi nahi duenak Ocine Mendibil orrialdetik erosi beharko du.