Lapitze kaleko saneamenduko kolektorea berritzen ari dira
Lan horiek Elatzeta eta Lapitze kaleetan trafikoan aldaketak eragingo ditu hamar egunez.

Lapitze kaleko 22 eta 28 zenbakien artean saneamenduko kolektorearen berritze lanak egiten ari da Txinzer. Egungo kolektoreko 50 metro inguru aldatuko dituzte, puntu horretan saneamendu sareak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Hamar egun iraungo dituzte obrek eta ibilgailuen zirkulazioan aldaketak aurreikusi dituzten lanek iraun bitartean.
Hain zuzen, Elatzeta kaleko 11, 13 eta 15 zenbakien inguruko zatia aldi baterako noranzko bikoitzeko bihurtuko da. Kale berdineko 40 eta 42 zenbakien parean gora doazen ibilgailuek eskuinera desbideratu beharko dute eta 17 eta 23 zenbakien arteko zatia noranzkoa aldatuko da, eta soilik jaitsierakoa izango da. Azkenik, Lapitze kaleko 22 eta 28 zenbakien artean dauden ibi iraunkorretarako sarbidea mantenduko da.
Aldaketa horiek jakinarazi egingo dituzte eta seinaleak kontsultatzea gomendatu du Txinzerrek, batez ere auto ilarak saihesteko. Lanek eragin dezaketen eragozpenengatik barkamenak eskatu ditu Txinzerrek.