Irundarrek euskal kulturari buruz duten iritzia jasoko du Kutxa Fundazioak
Agenda 2030 herritarrengana gerturatzeko asmoz, Hitzetatik Ekintzetara ekimena landuko du fundazioak Irunen. Hilaren 20an Irungo tren geltokian egongo dira euskal kulturari buruzko herritarren iritziak jasotzeko.

Kutxa Fundazioak Hitzetatik Ekintzetara ekimenari eutsi dio beste urte batez eta honen helburua herritarrak 2030 Agendara hurbiltzea eta Garapen Jasangarrirako helburuetan parte hartzea da. Aurten helduko dioten helburua 17+1 deiturikoa da eta kultura eta hizkuntza aniztasuna jorratuko ditu.
Horretarako, Gipuzkoako hirugarren sektore ekosozialeko eragileekin elkarlanean arituko dira eta Irunen egingo dute geldialdia. Programak dituen hainbat programen artean, Euskal Ahotsak garatuko da Irunen, Irungo autobus geltokian 09:30etatik 12.00etara, hilaren 20an. Herritarrek euskal kulturaren inguruan duten iritzia ezagutzea izango da asmoa. “Gure burua gizarte gisa behatzeko, aurreiritziak apurtzeko, gure ahotsak entzuteko eta iruditeria berriak elkarrekin sortzeko proposamena” dela azaldu dute.
Proiektu honen helburua esperimentu sozial bat egitea da eta jendearen iritzia jasoko dute egungo euskal kulturaren gainekoa. Patroi kulturalak identifikatu nahi dituzte artearen eta hiri esperientzien bidez. Behaketa honekin gizartea behatuko dute, aurreiritziak puskatzeko xedearekin, ahotsak entzuteko eta iruditeria berriak elkarrekin sortzeko.