Eneritz Furyak saritu du Euskal Herriko Musika Bulegoak
Irundarrak folk esperimentalago batetik elektronikara egin duen jauzia baloratu du Furyak saritzeko. Zuzeneko emanaldien lanketari ere aitortza egin diote.

Bederatzigarrenez euskal artisten lanak aitortzeko sariak banatu ditu Euskal Herriko Musika Bulegoak (EHMB) eta sari horietako bat Eneritz Furyak musikari eta ekoizle irundarrak jaso du. Iaz kaleratu zuen Furyakek bere azken lana, hhh eta hura oinarri eman diote saria. Epaimahaiaren arabera, folk mundu esperimentalago batetik elektronikara “erabat” egin du salto irundarrak eta horrez gain, zuzeneko emanaldiei begira “lanketa handia” egina duela ere aitortu du EHMBk. “Zuzenekoari begira lanketa handia nabari zaio diskoari, dena bakarrik defendatzen baitu, eta abangoardian koka dezakegu lortu duen hori”.
Irabazleen zerrenda bai eta ekitaldia berari buruz EHMBk zuzendari Maddi Aranak esan du “euskal musikaren aniztasunaren isla” izan zela atzoko sari banaketa ekitaldia. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Arantzazu Calleja, ikus-entzunezko musikagilea; Iban Urizar, musikaria eta irakaslea; Iker Gurrutxaga, NAIZeko musika arduraduna; Jose Joaquin Forcada Unanue Forki, musika-esataria; Mar Rojo, musika-promotorea; Nahia Zubeldia, kantaria eta musikaria; Raul Urkiza, kultura teknikaria; Teresa Catalan, musikagilea; eta Yasmin Soud, pianista, musikologoa eta musika-kudeatzailea.