Aireportuko bidaiari kopuruak behera egiten jarraitzen du
Apirilean 39.787 bidaiari igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. 2024 urteko hil berean baino %8,5 gutxiago.

AENAK Donostiako Aireportuak apirilean izan dituen bidaiarien balantzea egin du eta horiek 2024ko datuekin alderatu ditu.
Jakinarazi dutenez, aurtengo apirilean 39.787 bidaiari igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. 2024 urteko hil berean baino %8,5 gutxiago. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez tendentzia bera errepikatu da: 2025ean 492 operazio izan dira, urtebete lehenago baino %8,2 gutxiago.
Bestalde, urteko datu metatuari erreparatuz gero, aireratze eta lurreratze gehiago izan badira ere (%1,3 gehiago), bidaiari kopuruak behera egiten jarraitzen du. 2025ean 133,066 bidaiari igaro ziren Hondarribiatik, 2024an baino %1,8 gutxiago.