Igandean Historiaz Jantzi, San Marko gotorlekura
Bertako historiadun txokoak ezagutarazteko HITZAren egitasmoaren hurrengo saioa hilaren 25ean izango da, San Marko gotorlekuan.

Historiaz eta istorioez betetako txokoak ezagutarazten ari da OARSO BIDASOKO HITZA, Igandean Historiaz Jantzi egitasmoaren bitartez. HITZAren harpidedun eta HITZAkideek parte har dezakete bista gidatu zikloan: hurrengoa hilaren 25ean (igandea) izango da, eta Errenteria-Oreretako Bizarain mendiko San Marko gotorlekuaren barrunbeak ezagutzeko aukera izanen da doan. 11:00etan hasiko da bisita gidatua. XX. mendean eraiki zuten, erabilera militarrerako, gotorlekua. Egun erabilera militarretik urrun da, eta Lau Haizetara parkearen barruko gozagarrietako bat da.
Izena emateko epea zabalik da. HITZAren harpidedun edo HITZAkide bakoitzak, lagun bat eraman ahal izango du bisitara: gehienez, 20 lagunentzako tokia dago. Beraz, komeni da izena ahalik eta azkarren ematea, nahiz eta izen emate epea hilaren 22ra artekoa izan.
Hiru modu daude izena emateko:
- Posta elektroniko bidez: helbide honetara (klik egin hemen) idatzita.
- Whatsapp bidez: 688 77 07 52ra idatzita.
- Internet bidez: esteka honetan izena ematen.
Animatu, eta eman izena. Historiaz betetako goiza pasatzeko aukera dute HITZAren lagunek