Hilaren 12tik 16ra izango da Euskaraldiko txapak eskuratzeko aukera
Hilaren 15ean egingo den ekitaldi berezian ez ezik Matxin Artzu Kaleko turismo bulegoan eta Euskara zerbitzuko bulegoan ere jaso ahal izango dira.

- Matxin Artzu Kaleko turismo bulegoan: Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 16:00-18:30
- Euskara zerbitzuko bulegoan: Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00
- Kasino Zaharrean: Hilaren 15ean egingo den ekitaldi berezian, 18:00etan.
Informazio gehiago nahi izan ezkero Euskaraldiko helbide elektronikora idazteko aukera dagoela gogorarazi dute.