Hilaren 17an hasiko da X. Emakume Pala Txapelketa
Maiatzaren 17an eta 25ean egingo dituzte pala txapelketako kanporaketak Jostaldi pilotalekuan. Finala hilaren 31n jokatuko da.

Emeki elkarteak X. Emakume Pala Txapelketa antolatu du, Hondarribiko Udalaren eta Hondarribiko Pilota eskolaren laguntzarekin. Maiatzaren 17an eta 25ean kanporaketak egingo dituzte eta 31n finala jokatuko da.
Partida guztiak 10:00etan hasiko dira, Jostaldi pilotalekuan. Izena emateko emeki elkartearen emailera idatzi behar da, edota 943 64 34 02 zenbakira deitu.