Alardeko doinuak ikasteko doako tailerrak eskaintzen ari dira
Larunbatetan eta igandetan dira klase horiek, Toki Alai, Leka Enea eta Eguzkitza ikastetxeetan.

Martxoan hasi ziren alardeko abestiak danborrarekin eta txillibituarekin jotzen ikasteko doako tailerrekin. Alarde parekideak eskaintzen duen aukera da eta asteburuan ematen dira klase horiek:
- Larunbatean, 10:30etatik 12:30etara Arbesko Toki Alai ikastetxean.
- Larunbatetan ekainaren 14era arte, 11:00etatik 13:00etara Leka-Enea ikastetxean.
- Igandetan, 18:30etatik 19:30etara Eguzkitza ikastetxean.