Monterrey Surfers Kabigorrin, hilaren 17an
2021ean sortu zenetik hiru disko argitaratu ditu musika taldeak. Hilaren 17an Irungo Kabigorri ateneoan joko dute, 19:30ean.

Errenteria eta Hondarribia artean sortu zen Monterrey Surfers taldea 2021ean, eta hiru disko kaleratu dituzte ordutik. Taldea sortu aurretik, Ladrones de Guitarras-en jotzen zuten musikariek.
Dani Fernandez, gitarra bakarlari; Roberto Hernandez, baxu jole; Luis Lobo, bateria jole, eta Hektor Martinezek, gitarra erritmiko joleak, osatzen dute taldea. Elena Artia taldekide ohiak ere kolaboratzen du batzuetan. Hainbat kontzertu egin dituzte jaialdi ugaritan: Kutxa Kultur-ren, Musikagelan, Dkluban, eta abar.
Hilaren 17an, 19:30ean Kabigorri ateneoan zuzenean jotzen ikusteko aukera egongo da.