Segurtasunaren eta Bizikidetzaren Batzordea egingo dute hilaren 13an
Gai zerrenda talde politiko guztiekin adostutakoa izan da. Besteak beste, Ertzaintzak Irunentzat espresuki ondutako plana izango dute hizpide.

Segurtasunaren eta Bizikidetzaren Batzarra deituko du Cristina Laborda alkateak hilaren 13rako. Gai zerrenda talde politiko guztiekin adostutakoa izan da eta honako hau izango da: gaueko aisialdia kontrolatzeko poliziaren jarduketa plana, poliziaren informazioa gorroto delituen bilakaerari buruz, hirian segurtasuna hobetzeko udal ekintzei buruzko informazioa eta joan den hilaren 28n itzalaldi orokorragatik poliziak egindako jarduketei buruzko informazioa.
Alkatearen esanetan, segurtasunaren alorrean “elkarrekin” jardun behar da “elkarri lagundu” behar dela adierazi du, konponbideak aurkitzeko eta denen artean hiri seguruago baten alde lan egiteko. Hiriko segurtasun ezarekiko “benetako kezka” dagoela nabarmendu du eta “alkate eta herritar gisa” duela honekiko kezka azaldu du.
Apirileko azken osoko bilkuran jakinarazi zuen alkateak Segurtasunaren eta Bizikidetzaren aldeko Batzorde Iraunkorrari dei egingo ziola, Irungo egoerari batera aurre egiteko xedez. Iragarpena egindako astean Ertzaintzako arduradunekin elkartu zen Laborda eta hirirako espresuki pentsatutako segurtasun plan bat ondu zuten, gaueko aisialdia kontrolatzeari begirakoa.