Paperezko hegazkinak egiten ikasiko dute San Migelen
Hilaren 10ean izango da eta doakoa den arren, izena eman behar da parte hartzeko. San Migelgo Adinekoen Gizarte Zentroan izango da saioa.

Kultura Auzoetan programa San Migelera iritsiko da eta hilaren 10ean paperezko hegazkinak egiteko oinarrizko tekniken tailerra eskainiko dute San Migelgo Adinekoen Gizarte Zentroan (Javier Esteban Indart kalea, 8). Goizean izango da, 11:00etatik 13:00etara eta tailerra doakoa bada ere, bertara joateko izena eman behar da ondoko helbide elektronikora idatzita edo orrialde honen bidez.