Dragon boat ontzia probatzeko aukera haur eta gurasoentzat
Familia Ta Lagun programarekin Hondarribira joango dira arraun ontzi berezi hau probatzera. Izena eman behar da parte hartzeko hilaren 14a baino lehen.

Familia Ta Lagun programaren zortzigarren saioa egingo da hilaren 17an (larunbata) eta oraingoan itsasoan barrena murgilduko dira etxeko txikienak. Dragon boat arraun ontzia probatuko dute Hondarribiko HS2 Surf Centerri esker, 10:30etatik 13:00etara. Haurrei eta gurasoei begirako jarduera da.
Doakoa da parte hartzea baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da udalaren orrialdean. Hilaren 9tik 14ra bitartean egin behar da izen ematea.