Aurrematrikulazioa hasi da udal musika eta dantza eskolan
Lau urtetik gorako ikasle berriei begirakoa da eta izena emateko azken eguna hilaren 16a da.

Pasa den hilaren 2an ireki zen udal musika eta dantza eskolako eta udal kontserbatorioko 2025-2026 ikasturteari begirako aurrematrikulazio kanpaina. Lau urtetik gorako ikasle berriei begirakoa da eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena, eskolan bertan, HAZeko autozerbitzu terminaletan edo udalaren orrialdean Irun Txartela baliatuz.
Izen emateen epea bukatzerakoan eta taldeak osatzen dituztenean, uztailaren 2an onartutakoen listak eta ordutegiak publiko egingo dituzte. Matrikulak konfirmatzeko epea, berriz, uztailaren 2tik 15era izango da.