Yezidiak erdigunean jarriko ditu 'Mediha' lanak
Giza Eskubideen Zinemaldian saritutako lana hilaren 9an (ostirala) proiektatuko da Amaia KZn. Gonbidapenak lor daitezke jada.

Yezidiak kurduen komunitate etniko-erlijioso bat dira eta DokuIrun programaren barruan protagonismoa emango zaie Mediha ikus-entzunezkoari esker. Aurkezpena eta solasaldia egingo dira, Jorge A. Correa Quintero Amnistia Internazionala erakundeko kidearen eskutik. Aipatzekoa da lan hau saritua izan zela iaz Donostiako Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldian.
Programaren bosgarren eta azken saioa izango da honakoa eta hilaren 9an (ostirala) izango da emanaldia, 19:00etan. Doakoa da sarrera baina gonbidapena eskuratu behar da orrialde honetan, turismo bulegoan edota Amaia KZko leihatilan, emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Hasan Oswald zinemagilearen lan honetako protagonistak Mediha izena du eta nerabe yazidiarra da. ISISen gatibualditik itzuli berri den pertsona gorpuztuko du nerabeak eta filmeko protagonistak kamera bere baitara sartzeko baiatuko du, haren trauma prozesatzeko. Hori gertatu bitartean, Mediharen desagertutako senideen bila ari direla erreskate taldeak ere jasotzen du ikus-entzunezkoak.