Udaberriko eskola politikoak antolatu ditu Bor Borrek
Gaur hasiko da eskola eta ekainaren 5ean bukatuko da. Esparru teoriko eta kolektibo bat eskainiko dute Arbesko Toki Alai eskolan.
Udaberriko Eskola Politikoak ondu ditu Bor Bor hausnarketa kolektiborako plazak., neguan formazio plazak antolatu ondoren. Testuinguru kapitalista eta patriarkalean jorratuko dituzte hitzaldiak, “ezinbestekoa delako borroka antolatua eta formakuntza politiko sakona uztartzea”, zehaztu dute.
Gogoeta eta formakuntzarako espazioak izango direla azaldu dute ere, eta horretarako, esparru teoriko eta kolektibo bat eskaintzeko asmoa daukate. Euskal Herriko eta nazioarteko borroken esperientzietatik ikasteko eta eskualdea eraldatzeko helburua duten estrategia eraginkorrak garatzeko plaza izango dela aurreratu dute.
Gaur bertan hilaren 6an, ekingo dio bere lehen saioari. Formakuntza politikoa ardatz hartuta, lau saioz osatutako egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek. Hitzordu guztiak Irunen izango dira, Arbesko Toki Alai eskolan, 18:30etan.
- Maiatzak 6: Feminismo materialista zaintza iraultzeko, Lore Lujanbio Etxeberria.
- Maiatzak 14: Marxismoa, klase borroka eta inperialismoa, Andre Bartolo.
- Maiatzak 29: Kolonialismoa, gaur eta hemendik, Euskal Herriko Migratu eta Arrazializatuen Sarea.
- Ekainak 5: Burujabetza iraultza: bide bat euskal errepublikara, Unai Apaolaza Amenabar.