Mongoliara bidaiatuko du Amaia KZk
'Mongolia: nomaden lurraldea' saioaren txanda izango da Zure Abenturaren Bilan. Aitor Casadok egingo du aurkezpena euskaraz.

Zure Abenturaren Bila programaren hamabosgarren saioa egingo da ostegun honetan (hilak 8) eta Mongolia: nomaden lurraldea izenburua jarri diote saio honi. Aitor Casado gerturatuko da bere bidaiaz hitz egitera eta Amaia KZko hitzaldi aretoan egingo du, doan eta euskaraz.
Aurretik, baina, berak ondutako ikus-entzunezkoa proiektatuko da eta bertan Mongoliako ekosistema ezagutzeko aukera egongo da. Ordubete iraungo du proiekzioak.
Sinopsia
“Goazen Mongolia esploratzera! Estepa amaigabeak, mendi ikusgarriak eta basamortu misteriotsuak dituen herrialde nomada bat da.
Gure bidaia, 70eko hamarkadako errusiar furgoneta zahar batean estepak zeharkatuz, ibaiak gurutzatu, mendiak igo eta basamortua zeharkatu genuen, hori bai, hamaika matxura izan genituen, hauek ere abenturen parte izanik. Genghis Khanen historiatik hasi eta Naadam jaialdi bizi-bizira arte, tradizioa eta natura elkartzen diren mundu bat deskubritu genuen”.