'Las Mujeres en la Historia del Arte' aurkeztuko dute Kabigorrin
Hilaren 23an izango da aurkezpena eta Helsa Massetanik gidatuko du saioa.

Maria Jose Noain Maura hondarribiarrak Las mujeres en la historia del arte liburua argitaratu zuen pasa den martxoan. Artearen historian zehar emakume artistek izan duten presentzia landu du eta Kabigorrin bere azken lan hau aurkezten arituko da hilaren 23an, 19:30ean. Helga Massetanik egingo du aurkezpena.