Estoniako ikasleei ongietorria egin diete udalean
Hamalau ikasle iritsi dira Irunera Tallin hiriburutik (Estonia). Txingudi Ikastolarekin Erasmus+ programa partekatzen ari dira.

Txingudi Ikastolak bat egin du Erasmus+ programarekin eta ingelesa ikasten ari diren ikasleak Estonian egon ondoren, estoniarrak Irunera iritsi dira. Ikasle hauei guztiei ongietorria egin die gaur udalak, udaletxeko areto nagusian. Guztira hamalau ikasle eta hiru irakasleri egin diete harrera.
Cristina Laborda alkatearen hitzetan, “ohore bat” da nazioarteko ikasleak jasotzea eta uste du elkartruke hauek kulturalki aberastu egiten duela gizartea. Bisitan etorri diren ikasleei hiriaren historia esploratzera animatu ditu, baita hiriko paraje natural zoragarriez disfrutatzera ere.