Emakumeen Etxea Behobiara gerturatuko da
Emakumeen Etxea Irungo Auzoetan ekimenarekin, Emakumeen Etxearen jarduna zabaltzera joango da Ana Egiazabal clown-a.

Emakumeen Etxea Irungo Auzoetan ekimena etxearen jarduerak eta eskaintzen dituen zerbitzuak jakinarazteko sortu zuten udalak eta Emakumeen Etxea elkarteak. Hartara, auzoz auzo joaten ari dira informazioa zabaltzen eta hurrengo bisita Behobiara izango da, hilaren 9an, 18:30ean bertako auzo elkartean.
Gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dute aurkezpen saioa eta Ana Egiazabal clown-ak bakarrizketa eskainiko du ere. Doakoa da jarduera eta lekua bete arte ahalko da jendea sartu. Parte hartzaileek etxea hobetzeko proposamenak ere ahalko dituzte egin. Hurrengo bisita irailaren 19an izango da, erdialdeko auzo elkartera.