Julen Aginagalde, Poloniako selekziora
Poloniako eskubaloi selekzioko entrenatzailearen laguntzaile izango da aurrerantzean. Bidasoko kirol zuzendaritzarekin uztartuko du kargu berria.

Bidasoa Kirol Elkarteak jakinarazi du urrats berria egingo duela bere ibilbidean Julen Aginagalde irundarrak. Poloniako eskubaloi selekzioko entrenatzailearen laguntzaile berri izendatu dute, hau da, Jesus Javier Gonzalezen ondokoa izango da Aginagalde. Bidasoan dituen funtzioak, ordea, ez ditu alboratuko, eta Irungo taldearen kirol zuzendari lanekin jarraituko du. Bi karguak uztartuko ditu, beraz.
Bidasoak zoriondu egin du Aginagalde, eta babesa adierazi dio eginkizun berrirako. “Ziur gaude goi mailako selekzio baten teknikarien taldean parte hartzeak aberastu egingo duela gure klubean egiten duen lana”, esan dute klubetik.