Ozeania ezagutuko dute gaztetxoek
'Munduari bira' egitasmoaren barruko tailerrak egingo dituzte maiatza eta ekaina bitartean, 4-8 adin tartekoentzat.

Munduari bira programaren bosgarren blokean izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du Irungo Udaleko Gazteria arloak, Ozeania ezagutzeko. GazteARTEan egitasmoaren barrukoa da kontinenteak ezagutarazteko iniziatiba, eta maiatza eta ekaina bitartean garatuko da. Hainbat tailer eta jarduera izango dira Ozeania ezagutzeko bide horretan, denak larunbatetan. Aurrez eman behar da izena, maiatzaren 7a baino lehen.
Tailerrak maiatzaren 10an, 17an eta 31an eta ekainaren 7an (larunbatak) egingo dira, 10:00etatik 13:00etara, El Rancho haurtxokoan (Lesaka kalea, 2). 4-8 adin tartekoentzat da egitasmoa.