Hondarribiko jaien egitaraua aberasteko proposamenak egin daitezke
Elkarte eta eragileek maiatzaren 17ra arteko epea dute proposamenak Kultura Sailera bidaltzeko.

Hondarribiko Jai Nagusien prestaketarekin hasi da udaleko Kultura Saila. Egitaraua lantzeko, ordea, beharrezko ikusi du udalak herriko eragileen proposamenak eta ekarpenak jasotzea. Hala, jarduera proposamenak hartzeko epea zabaldu du, betiere herriko kultur eta kirol elkarteei begirakoa: maiatzaren 17ra arte aurkez daitezke egitaraua aberasteko proposamen horiek, sailaren posta elektroniko helbidera bidaliz.
Behin ideiak jasota, udalak horiek aztertuko ditu. Antolakuntza alorra zein ekonomikoa hartuko ditu kontuan. Horiek zehatzago aztertzeko maiatzaren 23rako bilera deitu du udal erakundeak proposamenak aurkeztu dituztenekin, 13:00etan, udaletxean.