BATeko neska mutilak prest, Espainiako Ligari ekiteko
Taldekako Kluben Ligan hartuko dute parte, aurreko denboraldiko emaitza gozoak oraindik dastatzen ari direla. Neskak Soriara (Espainia) joango dira eta mutilak Manresara (Herrialde Katalanak).

Aste Santuko oporraldiaren ondoren, pista gorrira itzuliko dira BATeko kideak eta Taldekako Kluben Ligan parte hartuko dute, neskek zein mutilek. Hilaren 26an hasiko da eta ekainera bitarte iraungo du txapelketa honek.
Espainiako eta Euskal Herriko talde garrantzitsuenak elkartuko dira eta Bidasoko taldearen helburuak argiak dira: ligako titulua eskuratzea, igoera edo ligan irautea.
Neskak Ohorezko kategorian arituko dira lehian, eta mutilak, berriz, Espainiako Lehenengo Mailan. Bi taldeen hasierako helburua, hastapena ongi hastea izango da eta sailkapenean postu ona sortzea, ekainera begira.
Ohorezko kategoria
Nesken taldea Super Amara BAT taldea Soriara joango da eta Playas de Castellon, Atletismo Alcorcon eta Las Celtiberas de Soria taldeak izango ditu aurkari. Lehenengo jardunaldi honetako helburua, sailkapenean bigarren gelditzea izango da. Izan ere, aurreko denboraldia historikoa izan zen neskentzat, lehen aldiz ligako finalean aritu baitziren.
Asteburuan bigarren postua bereganatuz gero, lasai eta ziurtasunekin arituko dira bigarren jardunaldian. Dena den, asteburukoa jardunaldi zorrotza eta berdintsua izango dela aurreikusi dute eta puntu guztiak erabakigarriak izango dira.
- Abiadura: Carla Arwen eta Leire Martiarena (100 metro); Carla Arwen eta Laia Olaskoaga (200 metro); Alaine Agerralde eta Alazne Etxebarria (400 metro).
- Iraupen erdia eta iraupena: Ainhoa Idoiaga eta Irati Erro (800 metro); Almudena Saborido eta Isra Rahali (1.500 metro); Lucia Valero eta Douae Ouboukir (3.000 metro).
- Hesiak: Uxia Pereira eta Malen Martinez (100 metro); Mariela Beraza eta Alazne Garrido (400 metro).
- Oztopoak eta martxa: Nahia Pikabea eta Douae Ouboukir (3.00 metro oztopoak); Nerea Molina eta Ana Pulgarin (5 kilometro martxa).
- Jauziak: Naia Llorente eta Victoria Briso (altuera); Eider Redondo eta Zuriñe Celis (hirukoitza); Olaia Becerril eta Zuriñe Celis (luzera); Malen Orduña eta Aslyn Quiala (pertika).
- Jaurtiketak: Victoria Briso eta Goizane Garcia (pisua); Goizane Garcia eta Arielle Ngole (diskoa); Blanca Garcia eta Marta Mancebo (xabalina); Eloise Manga eta Lissette Arreaga (mailua).
- Erreleboak: 4×100 metro: Olaia, Leire, Laia eta Iraia; 4×400 metro: Alazne, Alazne, Ainhoa eta Alaine.
Espainiako Lehenengo Mailan
Mutilak ere gogotsu iritsiko dira lehenengo jardunaldira, iazko denboraldian igoera dastatu baitzuten. Aurtengo helburua liga honetan mantentzea izango da eta lehen pausoak Manresan (Herrialde Katalanak) emango dituzte. Haien aurkariak izango dira AA Catalunya, Avinent Manresa eta Atletismo Portugalete.
- Abiadura: Ander Garaiar eta Iker Arozena (100 metro); Erik Fernandez eta Tirso Ocaña (200 metro); Alejandro Per eta Markel Grrantxo (400 metro).
- Iraupen erdia eta iraupena: Iker Anglada eta Mikel Landa (800 metro); Ander Anglada eta Julen Azpiazu (1.500 metro); Joseba Larzabal eta Ander Aramendi (3.000 metro).
- Hesiak: Manuel Rodriguez eta Aitor Fernandez (110 metro hesiak ); Eñaut Arburua eta Ander Aristi (400 metro hesiak).
- Oztopoak eta martxa: Adrian Eronimedes eta Mikel Aramendi (3.00 metro oztopoak); Leo Romero eta Rafael Torralba (5 kilometro martxa).
- Jauziak: Beñat Peso eta Aritz Zuazo (altuera); Juan Errandonea eta Oinatz Almagro (hirukoitza); Iker Arozena eta Aitor Fernandez (luzera); Mario Estanga eta Imanol Ibarbia (pertika).
- Jaurtiketak: Gonzalo Tamayo eta Bruno Cagigos (pisua); Asier Zarandona eta Bruno Cagigos (diskoa); Alejandro Esteban eta Xuban Yarza (xabalina); Unax Eraso eta Jon Ruiz (mailua).
- Erreleboak: 4×100 metro: Imanol, Alex, Erik eta Ander. 4×400 metro: Alejndro, Urko, Tirso eta Iker.