Abotsanitzek herri batzarra egingo du asteartean
Hilaren 29an izango da batzarra, 19:00etan, Kultur Etxeko 103. gelan. 2024ko kontu likidazioa eta alardea izango dituzte hizpide, besteak beste.

Abotsanitzek jakitera eman duenez, herri batzarra egingo du hilaren 29an –asteartea– Hondarribiko Kultur Etxeko 103 gelan. 19:00etan hasiko da saioa, eta lau puntu nagusi landuko dituzte bertan:
- Herrriko eragileen informazioa.
- 2024ko kontu likidazioa.
- Alardea.
- HAPO (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra).