Eskubaloi inklusiboa, Jose Ramon Perez Sueskunen omenez
Txiungudi Eskubaloiak lau taldeko eskubaloi inklusibo txapelketa antolatu du larunbaterako Artaleku kiroldegian.

Txingudi Eskubaloiak antolatuta, eskubaloi inklusiboko II. Jose Ramon Perez Sueskun Txapelketa egingo dute larunbatean (hilaren 26an) Artaleku kiroldegian, goizez. Bertan lau talde ariko dira lehian: etxeko Txingudi Echemar, Ereintza, Zarautz eta Atarrabiako (Nafarroa) Beti Onak. 10:30ean hasiko dira ligaxka erako partidak, azkenari 12:35an ekingo diotelarik, Sei partida izango dira orotara. Sarien banaketa 1300etan hasiko da.
“Txingudi Eskubaloiak txapelketa hau urrats txiki bat bezala antolatzen du, hain beharrezkoa, etorkizunean desgaitasuna duten pertsonak kiroletik kanpo uzten dituzten oztopo asko hautsi ahal izateko eta kirolaren bidez inklusioa lortzeko helburu nagusiarekin”, azaldu dute klub antolatzaileko kideek: “Eskubaloiaren bidez pertsonak gizarteratzea sustatzen dugu, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden taldeen problematikari buruz kontzientziatzen lagunduz. Gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu nahi dugu, aniztasuna errespetatuko duena; eta jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika bultzatu nahi ditugu desgaitasunen bat duten eta ez duten pertsonen artean, baldintza berdinetan, mugarik gabe, osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz”.
Gainera, taldeko jokalari izandako Jose Ramon Perez Sueskun omentzeko da lehia, “Echemar Alai taldearen hasieratik izan zen gurekin, eta haren oroitzapena eta irribarrea bidelagun ditugu proiektu honetan”.
Honakoak dira larunbatean Artalekun izango diren partidak:
- 10:30. Txingudi-Zarautz.
- 10:55. Zarautz-Beti Onak.
- 11:20. Ereintza-Zarautz.
- 11:45. Txingudi-Beti Onak.
- 12:10. Txingudi-Zarautz.
- 12:35. Ereintza-Beti Onak.