Kantinera izateko hautaketa epea zabalik
Alarde parekideak jakinarazi du zabalik dagoela kantinera izateko hautagaiak aurkezteko epea.

Alarde parekideak jakinarazi duenez, kantinera izateko eskaera egin daiteke konpainia guztietan. Hamahiru konpainia dira denera, eta guztiek maiatza hasieran aukeratuko dute kantinera. Bitan hilabete honetan bukatuko da eskaera egiteko epea, Zalditerian (hilaren 27an), eta Artillerian (hilaren 30ean).
Kantinera izateko baldintzak eta jarraibideak, zein konpainia bakoitzak hautagaiak aurkezteko dituen epeak Alarde parekidearen web orrian kontsulta daitezke (klik hemen).