Bidasoko osasungintzarekin kezka azaldu du Elkarrekin Irunek
Osasungintzaren egoera "ahula" dela adierazi du Nuñok, "ez da batere positiboa egoera, eta gure seme-alabekin lotutako zerbitzuen murrizketarekin okertzen ari da".

Kezkatuta azaldu da Elkarrekin Irun, Bidasoko osasungintzak bizi duen egoerarekin. Hala esan du komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez David Nuño Elkarrekin Irungo bozeramaleak: “Esan genuen, EAJ-PSEk osatutako bikoa gure osasun sistema erortzen uzten ari da”. Aipamena egin die halaber, Osasun Bidasoa plataformak egiten duen lanari, pediatria eta psikiatria zerbitzu falta pairatzen dituzten haur eta familiei, profesionalei eta herritarrei.
Osasungintzaren egoera “ahula” dela adierazi du Nuñok, “ez da batere positiboa egoera, eta gure seme-alabekin lotutako zerbitzuen murrizketarekin okertzen ari da”. Nuñok nabarmen jarri du arazoa ez dela “puntuala” estrukturala baizik, “EAJk PSE-EEren oniritziarekin Bidasoako eta zehazki, Irungo osasun zerbitzuak. Elkarrekin Irunek denbora luze darama nabarmen jartzen Eusko Jaurlaritzak ez duela kalitatezko osasungintza publikoaren aldeko apusturik egiten, eta horren ordez, jendearen beharrak lehen lerroan jartzen ez dituen osasungintza pribatuaren alde egiten duela”.
Cristina Laborda Irungo alkatearen jarrerarekin kritiko azaldu da Elkarrekin Irungo bozeramailea, “azalpenak behin eta berriz eskatu baditugu ere baita ESI Bidasoak azalpenak ematea ere, horretara derrigortua sentitu den arte ez du egin, eta hori gure presioari esker izan da. Ez da nahikoa, eta alkateari eskatu nahi diogu Irungo herritarren interes eta beharrak, interes partidisten aurretik jartzeko”.
Balantzaren bestaldean, osasungintzako profesionalak jarri ditu Nuñok, “horiek baitira beste batzuen erabaki okerren aurrean aurpegia eman behar dutenak”. aitortza, halaber, Osasun Bidasoa Plataformari ordezkari politikoak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzua ezabatzeak eragindako pertsonei ere, “antolatzen diren pertsona horiek dira jasaten ari garen muturreko egoeraren eredurik argiena. Nahikoa da”.
Bukatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eskatu du Nuñok: “Osakixdetza, EAJ eta PSE-EE suarekin ari dira jolasean, haserre eta kezkatuta gaude txikienen osasungintza erasotzen ari direlako, eta hori, marra gorria da. Erabakia birpentsatu eta eragin duten arazoari irtenbidea ematea exijitzen dugu, kalte handiagoak ez eragiteko”.